2010/12/17

GALDAMES

Abenduaren 15ean Arrigorriaga Institutuko 2.D. , 2.E eta Gela Itxiko ikasleak, Galdameseko Baserri Eskola batera joan ziren irakasle batzuekin.
Irteera hau oso interesgarria izan zen eta ekintzaz beterik.Aspertzeko denborarik ez.

2010/09/29

ARTEAREN INKESTA ( 1.MAILA)

Irakurri, zuzendu eta niri bidali.(Lehen Maila 1)

Adolfo Guiard, arkitektu baten semea, Donostian jaio zen 1860an.
Han bere lehenengo ikasketak burutu zituen eta gero Bartzelonara joan zen.
1878an, ia margolari guztiok bezala, Erromara joan zen eta han Errenaisantzaren eragina jaso zuen.
Bere lan garrantzitsuenetariko bat " Burtzeñako zubia " izan zen.
Guiard klasizismoaren aitzindaria izan zen Euskal Herrian.Aipatu behar da ere oso marrazkilari ona zela eta bere obrarik ezagunena " Krabelin gorridun baserritar gaztea " dela.

2010/09/06

Hemen daukazue Arrigorriagari buruzko bi bideo interesgarri.Nahiz eta txarto ikusi Arrigorriagako aldaketa batzu ikus daitezke bideoak 1968. urtekoak direlako.Bigarren bideoan, Santamaria agertzen da futbol zelaian eta txokorrarekin dagoena Veremundo González de la Gala da. Bideo honetan uste dut parte hartu zuela ere Ricardo Zubiaur ? deitutako gizon bat.
Hona hemen bigarren bideoa.

2010/04/13

AURELIO ARTETA - INKESTA

Irakurri,berridatzi eta niri bidali

Dario de Regoyos Bilbon jaio zen 1857.eko azaroaren 1an.
Arkitekto baten semea, txikitan Bartzelonara bizitzera joan zen eta hango akademia batean egin zituen bere ikaskekak.
Bere bizitzan zehar estilo asko erabili zuen eta haien artean plenaire eta inpresionismoa.
Estilo hoiekin margolan asko egin zituen batez ere Araban eta horregatik oso baloratuta dago Eukal Herrian.
Dario de Regoyos Murcian hil zen 1913.urtean.
Bere lan batzuk Bilboko Guggenheimen ikus daitezke gaur egunean.

2010/03/25

IKASLE TRUKEA ARRIGORRIAGA-BREIZH/BRETAINIA 2010

ERREPIKATZEKO MODUKO BIDAI BAT.

2010/02/25

ARGAZKI ZAHARRAK

ATAL HONETAN INSTITUTUKO IKASLEEK (BATEZ ERE)EKARRITAKO INGURUKO HERRIETAKO ARGAZKI ZAHARRAK SARTUKO DITUT, MUNDU GUZTIAK ESKURA IZATEKO. HELBIDE HONETAN KLIKATZEN BADUZUE ETA ZUEN HERRIKO IZENA JARTZEN BADUZUE, BESTE ARGAZKI BATZUK IKUSI AHAL IZANGO DITUZUE.
http://www.guregipuzkoa.net/index-int.php?lang=es